FESLAN

Ekonomia Sozialaren Enplegu Azoka eta Kongresua

Zer da?

Lanbidek eta Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak antolatuta, Ekonomia Sozialaren Enplegu Azoka eta Kongresua egingo da azaroaren 16 eta 17an Donostiako Kursaalean.

Sektoreak adostuta, Donostia 2023ko Ekonomia Sozialaren Hiriburua izendatu dute Ekonomia Soziala Sustatzeko Kontseiluan. Izendapen horrek formalki aitortzen du, kuantitatiboki eta kualitatiboki, Euskal Autonomia Erkidegoan lan elkartuak duten garrantzia.

Horrela, FESLAN aukera aparta izango da EAEko Ekonomia Sozialeko enpresa garrantzitsuak ezagutzeko eta ekonomia sozialarena bezalako ingurune berezian garapen profesionalerako aukerak aurkitzeko; eta eskatzen dituen profilen, profesionalen eta langileen berri izateko.

Ekonomia Soziala enpresa-segmentu giltzarria da etorkizunari begira, eta ekonomia eta berreskurapen sozialerako palanka da aldaketa-garaian. Zure zain gaude!

Norentzat da?

Ekonomia Sozialaren enpresak

Ikasleak

Herritarrak

Gu bisitatzera animatzen zara?

5 arrazoi FESLANera etortzeko

Bai profesionala bazara, bai ikasten ari bazara, Ekonomia Sozialaren Enplegu Azoka eta Kongresua interesatuko zaizu.
Zure zain gaude!

Profesionala bazara
  • Ekonomia Soziala alternatiba sozial eta ekonomiko gisa sustatzeko.

  • Ekintzailetza eta kalitatezko enpleguaren sorrera bultzatzeko.

  • Enplegua bilatzen ari diren ikasleen artean talentua erakartzeko (unibertsitateko ikasleak, LHkoak, masterdunak).

  • Ekonomia Sozialaren inguruko eztabaidetan parte hartzeko.

  • Pertsonak Ekonomiaren erdigunea izan daitezen laguntzeko.

Ikaslea bazara
  • Ekonomia Soziala alternatiba sozial eta ekonomiko gisa ezagutzeko.

  • Zure harreman sarea handitzeko eta ESko enpresak eta euren jarduerak ezagutzeko: gehien eskatzen diren profilak, biltzeko iturri nagusiak eta lan aukeretan sarbidea izateko bide eraginkorrenak zein diren jakiteko.

  • Ekintzailetza kolektiboa ezagutzea: zeure negozioa nola sortu, erabakiak hartu, zure etorkizun profesionala zuzendu…

  • Ekonomia Sozialaren inguruko eztabaidetan parte hartzeko.

  • Pertsonak Ekonomiaren erdigunea izan daitezen laguntzeko.

Ekonomia Sozialaren enpresak

Ekonomia sozialaren alorreko enpresa edo erakunde bat bazara, hau da zure lekua!

FESLANek elkartuko ditu jarduera ekonomikoko sektore guztiak tamaina guztietako enpresekin: enpresa talde handiak (Europako eta munduko liderrak kasu batzuetan), ETEak, mikroETEak, hainbat arlo estrategikotakoak.

Zure presentzia, dibertsitate horretan, eta zure inplikazioaren eta esperientzia esanguratsuen aurkezpena, lagungarriak izango dira Ekonomia Soziala sustatzeko alternatiba sozial eta ekonomiko gisa.

Zalantzarik gabe, FESLAN tresna egokia izango da ekintzailetza eta kalitatezko enplegua bultzatzeko eta talentua erakartzeko.

Zure zain gaude!

Ikasleak

Ezagutu nahi duzu hurbilagotik etorkizunari begira funtsezkoa izango den enpresa segmentua?

Ekonomia Sozialaren alorreko enpresak eta, bereziki, lan elkartuko kooperatibak, Euskadiren bereizgarrietako bat dira, erreferenteak munduan.

Beharrezkoa da lidergo horri eustea eta are gehiago proiektatzea, eta, haren oinarri sendoan bermatuta, jarraipena ematea eredu arrakastatsu honen hazkundeari eta sendotzeari.

Horretarako, nahitaezkoak dira enpresetako langileen partaidetza eta lan merkatuan sartzear dauden pertsonen talentua. Hori guztia aurkituko duzu FESLANen.

Ez galdu FESLAN! Ekonomia Sozialeko enpresek ezagutu nahi zaituzte, eta Azoka eta Kongresu hau antolatu dugu hori ahalbidetzeko.

Herritarrak

Gu bisitatzera animatzen zara?

FESLAN lana bilatzen eta/edo lan-egoera hobetzen ari diren pertsonei eta Ekonomia Sozialaren aurreko kezkak dituzten herritarrei ere zabalduko da.

Ekonomia Soziala ezagutu ahal izango duzu alternatiba sozial eta ekonomiko gisa, eta horren inguruko eztabaidan parte hartu ahal izango duzu, pertsonak Ekonomiaren erdigunea izateko zure hondar alea jarriz.

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Parte-hartzaileak

Antolakuntza Teknikoa

Gurekin harremanetan jar zaitezke, nahi baduzu.
Zure zalantzak argituko ditugu!

Telefonoa